Gure cookie-en eta hirugarrenen cookie-en bidez, gure zerbitzuak hobetu egin ditzakegu. Gure webgunea erabiltzen baduzu, onartu egiten duzu cookie-en erabilera. Informazio gehiago Aceptar
Together beyond standards

MAIZ EGITEN DIREN

Gure erabiltzaileek IATari lotuta maizenik izaten dituzten zalantzak zure eskura jarriko ditugu.

FAQ's

Maiz egiten diren galderak

Gure erabiltzaileek IATari lotuta maizenik izaten dituzten zalantzak zure eskura jarriko ditugu. Zure galderei erantzuten ez badiete, IATri egin diezazkiokezu, Iteuvek Erantzun Egiten Du atalaren bidez.

Araudia

1998ko abenduaren 23ko 2822/1998 Errege Dekretuaren bidez onartu zuten Ibilgailuen Araudi Orokorrak (IAO), «Ibilgailuen azterketa teknikoak» izeneko 10. artikuluan, zera adierazten du hitzez hitz:

«Matrikulatutako edo zirkulazioan jarritako ibilgailuei azterketa teknikoa egingo zaie, industria alorreko eskumena duen organoak baimendutako Ibilgailuen Azterketa Teknikorako Estazio batean, I. eranskineko araudian ezarritako kasuetan eta bertan zehaztutako aldizkakotasun, eskakizun eta salbuespenekin».

1994ko urriaren 14ko 2042/1994 Errege Dekretuak (2006ko ekainaren 9ko 711/2006 Errege Dekretuak aldatu zuen) ibilgailuek azterketa teknikoa zenbateko maiztasunez egin behar duten ezartzen du, ibilgailu motaren arabera.

Azterketarako hitzordua eskatzea

 

Eguna eta ordua eskatzea ezinbestekoa da erabiltzaileei aztertokian ahalik eta gutxien itxaronarazteko.

Une horretan aztertokian hitzordurik gabe dauden ibilgailuen kopurua ez bada oso handia, ibilgailuari azterketa egin ahal izango zaio. Kopurua gehiegizkoa bada, baliteke pixka bat itxaron behar izatea edo azterketa egiteko hitzordua eskatu behar izatea.

Ordutegia

IAT azterketa egiteko deia egiten dizun gutuna iritsi bazaizu eta dagoeneko ibilgailuaren titularra ez bazara, dela bajan eman duzulako, dela jabez aldatu delako, ez diozu kasurik egin behar gutun honen edukiari, ezta inori honen berri eman behar ere. Hau da, ez duzu ezer egin behar.

Datu-basea automatikoki eguneratzen da, egindako azken azterketetan oinarrituta, eta azterketaren epemuga amaitzear dagoela detektatzen duenean, zitazioa bidaltzen du, baina behin bakarrik.

Datu-base hori ez dago zirkulazioari lotuta, eta beraz, ez da nahitaezkoa, eta ez du zigorrik eragiten.

Dokumentazioa

  • Fitxa teknikoa (IAT txartela).
  • Zirkulazio-baimena.
  • Ibilgailuaren nahitaezko asegurua

Ibilgailua azterketa teknikoa egitera behartuta dagoenean, azterketa horrek beti indarrean egon behar du.

Zehaztapen teknikoak

Ibilgailuaren identifikazioa begiratu ondoren, azterketa teknikoan, bide segurtasunarekin eta ingurumena babestearekin lotutako ibilgailuaren baldintzak, arauzko inskripzioak, erreformak, eta hala badagokio, gai arriskutsuak eta galkorrak garraiatzeko ziurtagirien indarraldia aztertuko dira, Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioak argitaratutako IAT aztertokietan azterketak egiteko eskuliburuari jarraiki. Eskuliburua ondoko estekan kontsulta daiteke:

http://www.minetur.gob.es/es-ES/servicios/Documentacion/DocumInteres/ManualITVMitycRevision7Enero2012web.pdf.

Ikus «IAT azterketa» izeneko atala.

Kopia

IAT aztertoki batean IAT txartelaren kopia bat egiteko eskatu behar duzu. Horretarako, ondorengo dokumentazioa aurkeztu behar duzu:

• Ibilgailuaren titularraren NANa

• Zirkulazio-baimena edo, bestela, Trafikoko Probintzia Zuzendaritzak edo Kudeatzaile Administratiboen Elkargo Ofizialak ematen duten «Aurrekarien ziurtagiria-ibilgailua/titularra» dokumentua.

Krokadura (Europako homologazio pasahitzduna) azterketa egin behar duen ibilgailurako homologatuta baldin badago, krokadura legeztatzeko espediente bat aurkeztu beharko da, ondorengo dokumentazioa barne hartuta:

• Krokaduraren ekoizlearen muntaketa jarraibideen eskuliburua.

• Krokadura muntatu duen tailerraren egiaztagiria.

• Adostasun txostena.

Krokadura (Europako homologazio pasahitzduna) azterketa egin behar duen ibilgailurako homologatuta ez baldin badago, krokadura legeztatzeko erreforma garrantzitsuen 26 zenbakidun espedientea aurkeztu beharko da. Kasu horretan, IAT aztertoki batean, aurkeztu beharreko dokumentazioaren berri ematea gomendatzen dizugu.

Pneumatikoak

Jar ditzakezun pneumatikoek homologatuta egon behar dute eta haien neurri, ezaugarri zein konfigurazioa ekoizleak ibilgailuaren homologazioan aurreikusitakoak edo aliokideak izan behar dute.

IAT txartelean agertzen diren pneumatikoak edo baliokideak eraman ditzakezu

Hauek dira baliokidetasun irizpideak:

Ondorengo baldintzak betetzen dituzten pneumatikoak jotzen dira baliokidetzat:

  • Zama gaitasunaren indizea IAT txartelean edo motari dagokion homologazioan adierazitakoaren berdina edo handiagoa izatea.

  • Abiadura kategoria IAT txartelean edo motari dagokion homologazioan adierazitakoaren berdina edo handiagoa izatea.

  • Kanpoaldeko diametroa berdina izatea, eta % ±3-ko tolerantzia edukitzea

  • Muntaketa hagunaren profila pneumatikoari dagokiona izatea.

OHARRAK:

  • Ezin du interferentziarik egon pneumatikoaren eta ibilgailuko beste zati batzuen artean.

  • Hagunak muntatutako pneumatikorako egokia izan behar du.

  • Bide-zabaleraren bariazio maximoak ezin du ±30 mm-koa baino handiagoa izan.

  • Ibilgailuko lohi-babesak pneumatikoaren zabalera osoa estali behar du.

  • Pneumatikoan markatutako biraketa noranzkoa errespetatu behar dute.


¿Más preguntas?

Si lo prefiere, puede consultar sus dudas a ITV

A+ Iteuve Responde
Harpidetu zaitez Applus+ Iteuve albiste buletinera
Applus+ Iteuve erantzun egiten du

Estamos a su disposición para resolver sus dudas y sugerencias en nuestros canales de Twitter y Facebook. Le esperamos.