Idiomas
Conducción eficiente y segura

Aholkuak


Eraginkortasunez eta seguru... Eraginkortasunez eta seguru...

Eraginkortasunez gidatuz gero, erregai fakturan eta hori erabiltzeak eragindako isurietan % 10etik 25era aurrez daiteke.


Bidaietan eraginkortasunez gidatzeko teknikak aplikatzeak, erregaia aurrezten laguntzeaz gain, atmosferara gas kutsagarri gutxiago isurtzea eragiten du; batez ere, CO2 gutxiago.


Energia Dibertsifikatzeko eta Aurrezteko Institutuak (IDAE) argitaratutako gidatze eraginkorrari buruzko eskuliburutik ondorio hauek atera daitezke:


  • Ibilgailu automobilek gure herrialdean kontsumitzen dugun energia kopuru osoaren % 15 erabiltzen dute, eta energia horren % 98 petrolioaren eratorrietatik dator. CO2 isurien kopuru osoaren % 40 errepide bidezko garraioak eragiten ditu.
  • Ondo gidatuz gero, erregaiaren % 10etik 25era bitartean aurrez daiteke, eta CO2 isuriak % 15 murritz daitezke.
  • Aurrezpen hori lortzeko, gidariek ondorengo aholkuak hartu beharko lituzkete kontuan:

    1. Hilero, pneumatikoek presio egokia daukatela begiratu. Behar baino presio txikiagoa izateak erregai kontsumoa % 4ra arte igoaraz dezake.
    2. Ekipajea berraztertu. 100 kiloko pisuko garraio bakoitzak erregai kontsumoa % 6 handitzea eragiten du.
    3. Hobe da martxa luzeak erabiltzea, beti abiadura mugak errespetatuz, eta segurtasun-tartea gordetzea, bat-bateko balaztada eta azeleratzeak saihesteko, baita gehiegizko kontsumoak ere.
    4. Motorra azeleragailua zapaldu gabe piztu.
    5. Ahal denean, abiadura uniformean ibili behar da. Abiadura handian gidatzeak erregai kontsumoa handitzen du. Ibilgailuen ekoizleek 90 km orduko abiaduran oinarrituta kalkulatzen dute beren ibilgailuen erregai kontsumoa, hori baita kontsumo txikiena eragiten duen abiadura. Aldiz, 120 km orduko abiaduran, % 30 gehiago kontsumitzen da.
    6. Aire girotua edo leihoa? 25 graduko tenperaturan, aire girotuak erregai kontsumoa % 12 handitzen du. Hirian, abiadura motelean ibilita, leihoa irekitzea aire girotua erabiltzea baino eraginkorragoa da. Errepidean, abiadura handiagoan ibilita, aurkakoa gertatzen da.

http://www.dgt.es/portal/es/informacion_carreteras/recomendaciones/Consejos.htm

Borde inferior

Sarbide zuzenak

Logo Applus

Partekatu zure lagunekin: