Idiomas
Consejos y Reglas específicas en función de las condiciones

Aholkuak


Baldintzen araberako... Baldintzen araberako...

Elurra egiten duenerako

Abiatu aurretik, urteko garai horretan, neurri sorta bat hartu behar da, errepidean aurreikusteko moduko arazorik ez izateko:

  • Argi laburrak piztu (Oinarrizko araua «guk ondo ikustea eta besteek gu ondo ikustea»).
  • edo Haizetako-garbigailuaren eta atzeko beira termikoaren funtzionamendua begiratu.
  • edo Ibilgailuaren barruko aireztapen-sistema erabili kristalei lurruna kentzeko, eta zapi lehor bat pasatu.
  • edo Bat-bateko azeleratze eta balaztatzeak saihestu, baita aurreratzeak ere.
  • edo Edozer gertaerari aurre hartu, balaztak erabili beharrik ez izateko.
  • edo Abiadura txikian joan.
  • edo Lohi-babesean metatzen den eta gurpilek bira egitea eragotz dezakeen elurra aldizka kentzen joan.
  • edo Kontu handia izan errepidean zapalduta eta izotz bihurtuta dagoen elurrarekin, oso labainkorra baita.
  • edo Errepidea zuritu bezain laster, edo errepideko zaintza indarrek eskatzen duten bezain laster, kateak jarri gurpil eragileetan. Kateak blokeatuta geratu baino lehen jarri.
  • edo Kateak galtzadatik kanpo dauden eta ibilgailua erraz sar daitekeen tokietan jarri behar dira, errepideko zirkulazioan eragozpenik ez sortzeko.

* Elurra dela-eta, errepidea blokeatuta geratzen bada:

  • edo Ez aurreratu elurraren eraginez errepidean blokeatuta gelditu den ibilgailurik, posible dela erabat ziur jakin arte, eta maniobra egin ondoren, bidea libre utzi.
  • edo Inoiz ez gelditu galtzadan, ezta errepidetik kanpo aparkatu ere, eta ez utzi ibilgailua bakarrik, etxe edo aterpe batera laguntza eske iritsiko garen ziur ez badakigu.
  • edo Ez aurreratu elurra kentzeko makinak lanean ari diren bitartean.


Euria egiten duenerako

  • Argi laburrak piztu, besteek hobe ikus gaitzaten (oinarrizko araua: «guk ondo ikustea eta besteek gu ondo ikustea»).
  • Haizetako-garbigailua eta atzeko beira termikoa ondo dabiltzan ikusi.
  • Ibilgailuaren barruko berokuntza kristaletara zuzendu, hezetasunak sortutako lurrunari aurre egiteko, eta zapi lehor batekin garbitu.
  • Aldizka, balazten eraginkortasuna begiratu, pixka bat zapalduz, pastillen hezetasuna lehortzeko.
  • Ez balaztatu bat-batean, ibilgailua labaindu ez dadin (acquaplanninga).
  • Kontuan izan euria egiten duenean balaztatzeko tarte handiagoa behar dela, eta beraz, segurtasun-tarte handiagoa utzi aurreko ibilgailuarekiko (Karratuaren erregela).
  • Karratuaren erregela segurtasun-tartea kalkulatzeko neurria da. Aurreko ibilgailuarekiko distantzia eta abiadura jakin batean behar den pertzepzio eta erreakzio denbora barne hartzen ditu.


Izozten duenean

  • Izoztutako tarteak edo guneak aurretik igartzen jakin behar da, balaztak erabili behar ez izateko.
  • Abiadura pixkanaka murriztu eta oso motel ibili.
  • Balaztatzea edo norabidea bat-batean aldatzea saihestu.
  • Abiadura handitzeak eta moteltzeak saihestu, baita aurreratzeak ere.
  • Gainerako ibilgailuen norabidea eta jokabidea begiratu, aurreikusi ezina izan baitaiteke.


Lainoa dagoenean

  • Argi laburrak eta lainotakoak piztu (oinarrizko araua: «guk ondo ikustea eta besteek gu ondo ikustea»).
  • Abiadura eta aurreko ibilgailuarekiko segurtasun-tartea egokitu, ikuspenaren arabera (IAIaren araua, lainoa dagoenean errespetatu beharreko araua da):
    IAIaren araua = ikuspena (I) = abiadura (A) = aurreko ibilgailua (I).
    Adibidea: ikuspena (50 metro) = abiadura (50 km/h) = aurreko ibilgailua 50 metrora.
  • Haizetako-garbigailuen egoera begiratu.
  • Ez balaztatu bat-batean eta aurreratzeak saihestu.
  • Errepidean edozer gertatzen dela ere, berehala larrialdiko keinukariak, argiak eta lainotako argiak piztu.
  • Lainoa oso trinkoa denean, errepidearen eskuinaldeko bide markak hartu oinarritzat.
  • Autobidean eta autobian, beti eskuineko bidetik ibili.
  • Bi gurpileko ibilgailuetan eta oinezkoengan arreta jarri, lainoa dagoenean gutxiago ikusten dira-eta.


Haizea egiten duenerako

Abiatu aurretik, urteko garai horretan, neurri sorta bat hartu behar da, errepidean aurreikusteko moduko arazorik ez izateko:

  • Haizearen norabidea eta indarra igartzen jakin behar da.
  • Abiadura moteldu eta bolanteari tinko eutsi, ibilgailuaren desbideratze arriskutsuak saihesteko.
  • Aurreratzeetan, beste ibilgailu batzuekin gurutzatzean, tunelen irteeretan eta, oro har, babes txikiko errepideko lekuetan, haize-boladak sor daitezke. Beraz, egoera horiei arreta jarri beharko zaie, norabidea galtzea eta ibilgailua iraultzea saihesteko.

Borde inferior

Sarbide zuzenak

Logo Applus

Partekatu zure lagunekin: