Idiomas
Pneumatikoen baliokidetasuna

Pneumatikoen baliokidetasuna


Zure ibilgailuaren pneumatikoak aldatu aurretik, kontuan eduki behar duzu, hauek ibilgailu mota eta modelo bakoitzari dagozkien baldintzak bete behar dituztela.
Gogora ezazu zure ibilgailuaren pneumatikoak fabrikanteak homologatuta egon behar dutela, bere dimentsioak, ezaugarriak eta konfigurazioa ere bai edo beren baliokideak izan behar dutela.

Pneumatiko baliokideak, ondoko baldintzak betetzen dituztenak dira:

KARGA ADIERAZLEA
Karga gaitasunaren adierazlea, ibilgailuaren IAT txartelean agertzen den edozein peumatikorenaren berdina edo haundiagoa izan behar da.

ABIADURAREN KATEGORIA
Abiaduraren kategoría, ibilgailuaren IAT txartelean agertzen den edozein peumatikorenaren berdina edo haundiagoa izan behar da.

HAGUNA
Haguna, muntatutako pneumatikoarentzat egokia izan behar da.

INTERFERENTZIAK
Pneumatikoa eta ibilgailuaren beste parte batzuen artean ezin da interferentziarik egon.

GURPILARTEA
Ibilgailuaren IAT txartelean agertzen diren gurpilarteetan, +30mm eta -30mm arteko tolerantzia ezin da gainditu.

BIRAKETA NORANZKOA
Pneumatikoaren biraketaren noranzkoa errespetatu behar da

TOLERANTZIA DIMENTSIONALA
Onartutako kanpoko diametro nominalaren tolerantzia +%3 eta -%3 artekoa da.

FRT siglekin markatutako pneumatikoak, biraketa askeko pneumatikoak, ardatz eramaileetan muntatuta daude bakarrik. Ez direkziozkoetan, ez eragileetan.
Bere indarrez dabilen ibilgailu baten ardatz eramailea, trakziozkoa edo direkziozkoa ez den edozein ardatz izan daiteke (aurreko ardatza direkziozkoa eta trakziozkoa duen ibilgailu batean, atzeko ardatza adibidez).
Ibilgailu mota aukeratu
Sar ezazu Ibilgailuaren Azterketa Teknikoaren Txartelean agertzen den pneumatiko mota
Sar ezazu ibilgailuan muntatutako pneumatiko mota


Enviar



pneumatikoaren
zabalera milimetrotan
zabalera / altuera erlazioa
(itxura erlazioa)
Erradial
Hagunaren diametroa
hazbetetan
karga eta abiadura
adierazleak
Borde inferior

Sarbide zuzenak

Logo Applus

Partekatu zure lagunekin: