Idiomas
Aviso Legal

Lege oharra


I. INFORMAZIO OROKORRA


Honako webgune hau APPLUS ITEUVE TECHNOLOGY, SLUren eta APPLUS ITEUVE EUSKADI, SAU sozietateen jabetza da. APPLUS ITEUVE TECHNOLOGY, SLU sozietateak Carretera de Acceso a la Facultad de Medicina s/n, Campus UAB, Bellaterra-Cerdanyola del Vallès (Barcelona) helbidean du egoitza soziala, eta B-81041444 identifikazio fiskaleko kodearekin dago inskribatuta Bartzelonako Merkataritza Erregistroko 33.378 liburukian, 57. folioan, B-224.852 orrian, 28. inskripzioan. APPLUS ITEUVE EUSKADI, SAU sozietateak, berriz, Ugaldeguren 1 industrialdea, 8. lursaila, Zamudio (Bizkaia) helbidean du egoitza eta A-48551915 identifikazio fiskaleko kodearekin dago inskribatuta Bizkaiko Merkataritza Erregistroko 3.332 liburukian, 144 folioan, BI-7885 orrian, 3. inskripzioan. Aurrerantzean, bi sozietateok APPLUS+ Iteuve bezala izendatuko ditugu.


Aipatutako bi sozietateok Applus taldeko kide dira. Taldeko kide diren sozietateak ikusteko, sakatu hemen.


II. HELBURUA


Webgune hau erabiltzaile guztiei APPLUS+ Iteuvek eskaintzen dituen informazioaren, jardueren, produktuen eta hainbat motako zerbitzuen berri emateko, eta erabiltzaileek horiek kontsultatu ahal izateko diseinatu da.


Webgune hau erabiltzen duena gunearen erabiltzaile bihurtzen da; hortaz, kontsulta egiten den unean argitaratutako bertsioak jasotzen dituen baldintzak onartzen ditu. Hori dela eta, webgunera sartzen den bakoitzean baldintzak arretaz irakurtzea gomendatzen dio APPLUS+ Iteuvek erabiltzaileari. Webgunera sartzeak eta bertako edukiak erabiltzeak zuk baldintzok irakurri eta onartu dituzula esan nahi du, inolako erreserbarik gabe.


APPLUS+ Iteuvek edozer unetan eta aurretik jakinarazi gabe aldatu ahal izango ditu webgunearen diseinua, aurkezpena edo/eta konfigurazioa, baita zenbait eduki edo eduki guztiak ere. Horiek erabiltzeko behar diren baldintza orokorrak edo/eta baldintza partikularrak ere aldatu ahal izango ditu.


APPLUS+ Iteuvek webgune honetatik kanpo den eta zuzenean gure webmasterrak kudeatzen ez duen informazio ororen gaineko inolako erantzukizunik ez du.


III. ERANTZUKIZUNA


APPLUS+ Iteuve ez da erabiltzailearen zerbitzari zentroaren edo komunikazio sareen zerbitzu-akatsen erantzule, ezta gaizki funtzionatzetik edo nabigatzaileen bertsio ez optimizatuak erabiltzetik eratorritako arazoena ere.


APPLUS+ Iteuve ez da bere webguneetan nabigatzen egotearen ondorioz sor daitezkeen birus informatikoen erantzule.


APPLUS+ Iteuve ez da hirugarrenek webgunean jarritako eduki edo iritzien erantzule, ezta webguneko esteken bidez edo bilatzaileen bidez kontsulta ditzakegun hirugarrenen webguneetan bildutako informazioarena ere; izan ere, horien funtzioa erabiltzaileei interneten gaiari buruz dauden beste iturri batzuen berri ematea da. Beste iturri horietan webgune honetan jasotako datuak zabaldu ahal izango dira, ez da horiei buruzko iradokizun, gonbite edo gomendiorik egiten inolaz ere. Horregatik guztiagatik, APPLUS+ Iteuve ez da esteka horien bitartez lortutako emaitzen erantzule.


IV. PRIBATUTASUNA ETA DATUEN BABESA


Izaera Pertsonaleko Datuen Babeserako abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa betez, jakinarazpen honen bitartez zure datu pertsonak modu zehatz eta argian Applus Iteuve Technology SLUren edo Applus Iteuve Euskadi SAUren jabetzako fitxategi batean jasoko direla ezagutarazten dizugu; gure webgunean nabigatzen ari zaren bitartean helarazi dizkiguzun datuak zure eskaera kudeatzeko erabiliko ditugu, baita zuri gure produktu, zerbitzu, eskaintza eta berrikuntzen berri emateko ere edozein bitartekoren bidez, tartean posta elektronikoa edo beste edozein bitarteko baliokide. Erabiltzaileak espresuki ematen dio baimena Applus Iteuve Technology SLUri eta Applus Iteuve Euskadi SAUri datuok aipatutako helburuetarako erabiltzeko. Posta elektronikoaren edo antzeko bideen bidez bidalitako merkataritza jakinarazpenen kasuan, erabiltzaileak publizitatea bide horren bidez bidaltzeko berariazko baimena ematen du.


Zure eskaerei eraginkortasunez erantzuteko, zure datuak Applus+ taldearen beste enpresa batzuei laga diezazkiekegu; hortaz, lege ohar honek aurretik adierazitako helburuetarako baimena emateko ere balio du. Applus taldeko kide diren enpresa guztien izenak, helbidean eta jarduerak honako webgunean daude eskura: www.applus.com "Erabilera baldintzak eta pribatutasun politika". Kontsultatu webgune hori erregulartasunez, mesedez.


APPLUS+ Iteuvek izaera pertsonaleko datuak sekretupean gorde eta behar bezala erabiltzeko betebeharrak betetzeko konpromisoa hartzen du, eta, hala, datuok aldatu, galdu, tratatu edo behar bezala erabil daitezen beharrezko bitarteko guztiak jarriko ditu, horretarako dituen teknologiek uneoro behar bezala funtzionatzea bermatuz.


Erabiltzailea da Applus Iteuve Technology SLUri eta Applus Iteuve Euskadi SAUri emandako datuon egiazkotasun eta zuzentasunaren erantzule bakarra, eta, horrenbestez, sozietateok ez dute datuon gaineko inolako erantzukizunik.


Webguneko galdetegian izartxo (*) batekin adierazitako eremuak derrigorrez bete behar dira; horrenbestez, daturen bat hutsik utziz gero, bidalketa egiterik ez da izango.


APPLUS+ Iteuve webguneak “cookie”-ak erabiltzen ditu; hau da, zure ordenagailuko disko gogorrean gordeta gelditzen diren datu artxibo txikiak. Artxibo horien helburua informazioa jaso, bildu eta trazatzea da, horrela APPLUS+ Iteuveren produktu eta zerbitzuak hobetzeko zein webguneko nabigazioa bera hobetzeko. “Cookie” horiek ez diete hirugarrengoei inolako informazio pertsonaletara sartzeko aukerarik ematen.


Azkenik, jakinarazten dizugu nahi duzunean sar zaitezkeela aipatutako fitxategira sartzeko, zuzentzeko, ezezteko eta kontra egiteko eskubideak baliatzeko. Horretarako, idatziz zuzendu beharko duzu Applus+ taldera (Servicios Jurídicos de Applus+, Campus UAB, Carretera de acceso a la Facultad de Medicina s/n, 08193 Bellaterra-Cerdanyola del Vallès [Barcelona]). Jakinarazpenaren gaia «Ref. Protección de datos» izango da, eta zure NANaren fotokopia bat atxiki beharko duzu.


V. JABETZA INDUSTRIALA ETA INTELEKTUALA


Webgune hau APPLUS+ Iteuveren da. Webgunearen jabetza intelektualaren eskubideak eta ustiapen eskubideak, orrienak, pantailenak, jasotzen duen informazioa, itxura eta diseinua eta webgunetik APPLUS+ Iteuveren beste webgune batzuetara joateko ezarritako loturak APPLUS+ Iteuverenak dira, non eta ez den besterik adierazten. Edozer izendapen, diseinu edo/eta logotipo, edo webgune honetan eskainitako edo islatutako beste edozer produktu edo zerbitzu behar bezala erregistratutako markak dira. Titularra ez den beste norbaitek horiek oker erabiltzen baditu, ekintza hori indarrean dagoen araudiari jarraiki jazarriko da. Edukiak deskarga daitezke eta webgune honen edozer orri kopiatu edo inprimatu, baldin eta erabilera pertsonak eta pribaturako bada.


Debekatuta dago webgune honetako informazioa, edukia edo ohartarazpenak erreproduzitzea, transmititzea, aldatzea edo kentzea APPLUS+ Iteuveren aurretiazko idatzizko baimenik gabe.


Ildo horretan, APPLUS+ Iteuvek bere eskubideak defendatzeko beharrezko neurri legalak abian jartzeko eskubidea gordetzen du.


Borde inferior

Sarbide zuzenak

Logo Applus

Partekatu zure lagunekin: