Aldizkako lehenengo azterketa:
Aldizkako lehenengo azterketa noiz egin ibilgailu motaren eta matrikulazio dataren araberakoa da.
Hemen kontsulta ditzakezu aldizkakotasunak: Aldizkakotasuna
Matrikulazio datari dagokionez, zirkulazio-baimenean aurkitu ahal izango duzu.
Aldizkako hurrengo azterketak:
Aldizkako aurreko azterketaren balio epemuga ondorengoak erabilita kontsulta dezakezu (data horren aurretik joan beharko duzu aztertokira):
- IAT txartelaren atzealdean eskuz idatzita dagoena:
- Aurreko aldizkako azterketako txostena:
- Zure ibilgailuaren IAT pegatinan hurrengo aldizkako azterketa zer hilabete eta urtetan egin behar duzun ikus dezakezu: (hozkak hilabetea adierazten du; erdiko zenbakiak, berriz, urtea)
Hauek dira 2012n azterketa lehenengo aldiz egin behar duten autoen matrikulak eta dagokien hilabetea.
- Urtarrila: FYZ-tik FZR-ra
- Otsaila: FZS-tik GBN-ra
- Martxoa: GBP-tik GCK-ra
- Apirila: GCL-tik GDH-ra
- Maiatza: GDJ-tik GFC-ra
- Ekaina: GFD-tik GFY-ra
- Uztaila: GFZ-tik GGV-ra
- Abuztua: GGW-tik GHG-ra
- Iraila: GHH-tik GHT-ra
- Urria: GHV-tik GJJ-ra
- Azaroa: GJK-tik GJV-ra
- Abendua: GJW-tik GKH-ra