IAT azterketaren funtsezko helburua hauxe da: ibilgailu batek, barruan doazen bidaiarientzat eta bide publikoan dauden gainerako pertsona edo elementuentzat arriskurik eragin gabe zirkulatzen jarrai dezan, bere egoera orokorrak eta segurtasun elementuek gutxieneko mantentze baldintza batzuk betetzen dituzten ikustea. Horrez gain, ibilgailuak ingurumenarekiko errespetu baldintza minimo batzuk betetzen dituen ere begiratzen dugu.
IATa Applus+ Iteuve aztertoki batean egiten baduzu, zure IATa eguneratuta edukitzea lortuko duzu, eta, aldi berean, zerbitzurik onena izango duzu. Horrela, gainera, zure ibilgailuak erantzukizunez gidatzeko behar diren segurtasun eta ingurumenarekiko errespetu baldintzak betetzen dituela ziurtatuko dugu.
Azterketaren data zehaztea
Azterketa egiteko eguna eta ordua hartzea, Applus+ Iteuve sareko
aztertoki hurbilenean.

| AUTOEN IAT-A | ||
|---|---|---|
|
1. matrikulazioa 4 urte baino gutxiago 4 urtetik 10era 10 urte baino gehiago |
Aldizkakotasuna Salbuetsia 2 urte 1 urte |
Ibilgailuaren egoera orokorra begiratzea, ondorengo alderdietan arreta berezia jarriz
.
| Ziklomotorrak | ||
|---|---|---|
|
1. matrikulazioa 3 urte baino gutxiago 3 urte baino gehiago |
Aldizkakotasuna Salbuetsia 2 urte |
|
Motor partikularrak, kuadrizikloak eta quadak |
||
|
1. matrikulazioa 4 urte baino gutxiago 4 urte baino gehiago |
Aldizkakotasuna Salbuetsia 2 urte |
Topatutako akatsak beti konpontzea garrantzitsua da.
Topatutako akatsak arinak baldin badira, ez da beharrezkoa izango azterketa berriz egitea, baina lehenbailehen konpondu beharko dituzu.
Akatsak handiak baldin badira, berriz egin beharko duzu IATa ,gehienez ere 2 hilabeteko epean.
Nahitaezkoa da ibilgailuaren dokumentazioarekin batera azterketa teknikoaren txostena eramatea, baita bigarren azterketakoa ere, halakorik egin behar izanez gero.
