Azterketa IATko aztertokietan azterketa egiteko eskuliburuan agertzen diren argibideei jarraiki egingo dugu
IATa Applus+ Iteuve aztertoki batean egiten baduzu, zure IATa eguneratuta edukitzea lortuko duzu, eta, aldi berean, zerbitzurik onena izango duzu. Horrela, gainera, zure ibilgailuak erantzukizunez gidatzeko behar diren segurtasun eta ingurumenarekiko errespetu baldintzak betetzen dituela ziurtatuko dugu.
Applus+ Iteuve aztertokira iristen zarenean, bulegora joan behar duzu, ibilgailuaren inguruko dokumentazioarekin. Han, gure langileek atsegin handiz lagunduko dizute ibilgailua aztertzeko prozesuan.
Isuri kutsagarrien mailak neurtuko ditugu, eta motorren zein ziklomotorren kasuan zarata ere bai, ezarritako mugak gainditzen ez dituztela bermatzeko.
Argi-doigailuaren bidez, ibilgailuko argien kontserbazio eta doikuntza egoera berrikusiko dugu, gauez seguru gidatu ahal izan dezazun.
Kanpoaldeko elementuen kontserbazio egoera aztertuko dugu, adibidez: matrikulena, atzerako ispiluena...
Esekidura-bankua erabiliz, esekiduren eraginkortasuna, egoera eta oreka aztertuko ditugu, ibilgailua martxan dagoela.
Frenometroa erabiliz, balazten oreka aztertuko dugu.
Plakak erabiliz, ibilgailuak martxan dagoenean egiten duen mugimendua simulatuko dugu.
Konponketa-zuloak zure ibilgailuaren ardatzak, txasisa, balaztak, direkzioa eta esekidura zehatz-mehatz aztertzeko aukera ematen digu.
Azterketa bukatutakoan, emaitzen berri emango dizugu. Autoak azterketa gainditu badu, aztertzaileak txostena eta IAT pegatina emango dizkizu. Akats larriak edo oso larriak baldin baditu, zein diren eta noiz itzuli beharko duzun adieraziko dizugu.