Gure jarduera guztiak bezeroari zerbitzua ematera eta gogobetetzera bideratuta daude.
Zerbitzu bikaina ematea da gure lehentasuna.
Hori lortzeko, kudeaketa sistema integral batekin egiten dugu lan, eta horren barruan, gure oinarrizko jarduera printzipioak hauek dira: bezeroengan pentsatzea, lidergoa, pertsonen parte-hartzea, ingurunea babestea, etengabeko hobekuntza eta berrikuntza.
Printzipio horiek bermatzeko, ondokoa egin dugu:
Gure erakundearen ustez, ahalegin horiek guztiek gure ametsa eta izateko arrazoia betetzen lagundu behar digute; hau da, herritarren bide segurtasuna zaintzea eta gure errepideetako istripu arriskuak murriztea.
Horregatik guztiagatik, poza ematen digu gure lanak helburu hori betetzen laguntzen duela jakiteak.
Ingurunearen etengabeko aldaketetara egokitzen gara, merkatuko beharrak asetzeko.
Etengabe proba pilotuak egiten ditugu, teknologiak probatzeko, eta ondoren, gure Applus+ Iteuve aztertokietan ezarri ahal izateko.