Applus+ Iteuveri buruz
Gure errepideetako bide-segurtasuna eta ingurumena hobetzeko egiten dugu lan
IAT KONPROMISOA
IATrekin konprometituta
Applus+ Iteuvek erabiltzaileekin, automobilen sektoreko profesionalekin eta administrazio publikoekin elkarlanean dihardu gure errepideetako bide-segurtasuna eta ingurumena hobetzeko, ibilgailuen azterketa tekniko guztiak inpartzialtasunez, independentziaz eta bikaintasunez egiten direla ziurtatuz.
Misioa eta ikuspena
Segurtasuna
Ibilgailuen azterketa teknikoaren bidez errepideko zirkulazioaren erabiltzaile guztien segurtasuna bermatzea.
Independentzia
Egiten ditugun azterketa guztiak inpartzialak, independenteak eta isilpekoak direla bermatzen dugu.
Balioak
Bezeroarengan pentsatzea
Gure jarduera guztien oinarrian, zerbitzua emateko bokazioa eta gure bezeroen asebetetasuna daude.
Bikaintasuna
Ematen dugun zerbitzua bikaina izatea gure lehentasuna da.
Hori lortzeko, kudeaketa-sistema integral batekin egiten dugu lan, eta horren barruan, gure oinarrizko jarduera-printzipioak hauek dira: bezeroengan pentsatzea, lidergoa, pertsonen parte-hartzea, ingurunea babestea, etengabeko hobekuntza eta berrikuntza.
Printzipio horiek bermatzeko, ondokoa egin dugu:
- Ibilgailuen azterketa teknikoaren jarduera gauzatzeko gaitasun teknikoa dugula bermatzen duen ziurtapena eman digu Egiaztatze Erakunde Nazionalak, UNE-EN ISO/IEC 17020:2004 arauaren irizpideei jarraikiz.
- Taximetro-gailuak egiaztatzeko jarduerak gauzatzeko ziurtapena eman ditu Egiaztatze Erakunde Nazionalak, 889/2006 Errege Dekretuaren II. eranskinean xedatzen diren eskakizunen arabera.
- Halaber, gure kudeaketa-sistema UNE-EN-ISO 9001:2008 arauaren eskakizunen arabera ziurtatu dugu.
- Gizarte jasangarri batera iristeko dugun gogoak ingurumen-ziurtapena lortzera bultzatu gaitu, UNE-EN-ISO 14001:2004 araudiaren arabera.
Gure erakundearen ustez, ahalegin horiek guztiek gure ametsa eta izateko arrazoia betetzen lagundu behar digute; hau da, herritarren bide-segurtasuna zaintzea eta gure errepideetako istripu-arriskuak murriztea.
Horregatik guztiagatik, poza ematen digu gure lanak helburu hori betetzen laguntzen duela jakiteak.
Malgutasuna
Inguruaren etengabeko aldaketetara moldatzen gara, merkatuaren beharrak asetzeko.
Berrikuntza
Etengabe proba pilotuak egiten ditugu, teknologiak probatzeko eta, ondoren, gure Applus+ Iteuve aztertokietan ezarri ahal izateko.