Idiomas
Consejos para invierno

Aholkuak


Negurako aholkuak Negurako aholkuak

Neguan, askotan, baldintza meteorologikoak txarrak dira: elurra, izotza, lainoa, euria, edo haizea egiten du. Beraz, gidatzeko baldintzak nabarmen aldatzeaz gain, errepide bidezko bidaietan, aurreikusitakoak baino zailtasun handiagoak sortzen dira. Horrek gidariari begiak nekatzea eta nerbio-tentsioa handitzea eragiten dio, eta ondorioz, gidatzean arreta gutxiago jartzen du.Eragozpen horiek guztiak neguan gidatzeko oinarrizko bi arauak kontuan hartuta gaindi daitezke: PREBENTZIOA eta ZUHURTASUNA. Horiei esker, urteko garai horretan, bide segurtasuneko baldintza onenetan ibiliko gara errepidean.


Neguko bide segurtasuna = 2 oinarrizko arau = PREBENTZIOA + ZUHURTASUNA


PREBENTZIOA (bidaiaren aurretik)

Abiatu aurretik, urteko garai horretan, neurri sorta bat hartu behar da, errepidean aurreikusteko moduko arazorik ez izateko.

  • a) Ibilgailua prest jartzea, azterketa baten bidez. Neguan, ibilgailua eta haren elementuak urteko gainerako sasoietan baino giro-baldintza gogorragoetan ibiltzen direnez, horretarako prestatu beharko ditugu.

    • * Egoera mekanikoa ona den ikusi, eta batez ere, balaztak begiratu
    • * Haizetako-garbigailuko gomak eta funtzionamendua begiratu, baita atzeko beira termikokoak ere.
    • * Ibilgailuko argiak, lainotakoak eta haien doikuntza begiratu.
    • * Balazta-likidoaren, olioaren, izotz-kontrako likidoaren eta haizetako-garbigailuko uraren mailak begiratu.
    • * Ibilgailua, kristalak, argiak, lainotako argiak, seinale-argiak, atzerako ispiluak eta bihurkariak garbitu, ikusi ahal izateko eta besteek gu ikusi ahal izan gaitzaten.
    • * Pneumatikoen presioa, marrazkia eta artekak begiratu (gutxienez 1,6 mm), errepidera ondo itsasten direla eta labainduko ez direla ziurtatzeko
    • * Ezinbesteko ordezko piezak eramatea, adibidez:

      • - ordezko gurpila, presio egokiarekin, eta hori jartzeko tresnak, gurpilak konpontzeko tresnak, etab.
      • - egoera onean dagoen argi sorta bat eta horiek jartzeko tresnak.
      • - 2 matxuretako triangelu.
      • Gainera, ondokoak eramatea ere oso garrantzitsua da:
      • - larrialdiko linterna, lurruna kentzeko zapia, izotz-errasketa.
      • - kateak eta haiek instalatzeko eskularruak.
  • b) Bidaiaren plangintza egitea. Garai horretan, baldintza meteorologikoak oso aldakorrak direnez, egoera bakoitzerako ibilbide egokiena zein den arretaz aztertu behar da.

    • * Kontsulta ezazu Zirkulazioari buruzko Informazio Zerbitzua:
      • Internet: www.dgt.es
      • Telefonoa: 900.123.505
      • eta eska ezazu erabiliko dituzun errepideen egoerari buruzko informazioa, baita ibilbide alternatiboei buruzkoa ere, baldintza meteorologikoak txarrak baldin badira. Aldi berean, Zirkulazioari buruzko Informazio Zerbitzuak lurralde nazional osoan irratiz helarazten dituen albisteak entzutea ere komeni da.
    • * Bidaia plana programatzerakoan, garraiatuko ditugun pertsonak (umeak, adinekoak, eta abar), geltokiak eta atseden denborak, meteorologia eta ibilbideak kontuan hartu.
    • * Erregai-tanga beteta eraman, edozer egoeraren aurrean oso lagungarria izango baita.
    • * Gidatzeko arropa erosoa eraman, baita berokia edo mantaren bat ere, larrialdiren bat sortuz gero erabiltzeko.


ZUHURTASUNA (bidaian)

Gidatzen goazela, edozer fenomeno meteorologiko gerta daitekeenez, erreakzionatu eta modu seguruan jokatu behar da.

  • a) Abiadura egokian jokatu, segurtasun-tarteari eutsiz. Edozer gertaera meteorologikok bi modutan eragiten dio gidatzeari, aldi berean edo banaka:

    • - Ikuspena txikitzen dute.
    • - Pneumatikoen galtzadarekiko itsasgarritasuna murrizten dute.

      Horregatik, errepidean elurra, izotza, lainoa, euria edo haizea egiten badu:
      Murriztu abiadura eta handitu segurtasun-tartea.
  • b) Errepidean unean-unean informatuta egon. Unean uneko informazioak ibilbide egokienari buruzko erabakiak hartzen lagunduko digu eta oztopoak eragotziko dizkigu.
  • c) Galtzadatik kanpo gelditu, muturreko egoeretan. Prezipitazio handiak edo muturreko baldintza meteorologikoak direla-eta, zailtasunez zirkulatzen badugu eta bide segurtasunerako arriskutsua baldin bada, errepidetik kanpo geldituko gara, horretarako egokia den toki batean, baldintzek aurrera jarraitzea ahalbidetu arte.
    Helmugan zain daudenei, baldintza meteorologikoen eraginez bidaian denbora luzeagoa emango dugula jakinarazi.
  • d) Errepideko laguntza eta mantentze-lanak erraztu. Zaintza indarrekin, larrialdietakoekin eta errepidea mantentzekoekin adeitsuak izan, bideko edozer puntutara irits daitezen. Horretarako, haiekin topo egiten duten gidari guztiek pasatzen utzi behar diete.


Oinarrizko bi arau horietaz gain, errepidean gugan eragina izan dezakeen gertaera meteorologiko mota bakoitzerako berariazko aholku eta arau batzuk bete beharko dira; hau da, elur, izotz, laino, euri eta haize egoeretarako.


Borde inferior

Sarbide zuzenak

Logo Applus

Partekatu zure lagunekin: