Idiomas
Consejos de Seguridad Vial

Aholkuak


Bide-segurtasunari buruzko aholku praktikoak Bide-segurtasunari buruzko aholku praktikoak

Erabiltzaileak egin beharreko prebentziozko lanak

  • Ondorengo likido mailak berrikusi: motorreko olioarena, serbodirekzioko olioarena, hozgarriarena, balazta-likidoarena eta haizetako-garbigailuko urarena.
  • Haizetako-garbigailuko gomaren egoera berrikusi.
  • Haizetako-garbigailuko iturriak begiratu.
  • Pneumatikoen puzte-presioa ondo berrikusi (baita ordezko gurpilarena ere).
  • Pneumatikoen higadura eta errodatze-bandan ezohiko deformaziorik badagoen berrikusi.
  • Seinaleak egiteko gailu guztien funtzionamendua berrikusi; hau da, keinukari, arrunt, balazta-argi, atzera-martxa, alarma akustiko, eta abarrena.
  • Keinukari-palanka berriz gelditzen dela egiaztatu.
  • Argi luzeen, laburren eta lainotakoen funtzionamendua berrikusi.
  • Tresna-koadroko neurgailuen argiak eta funtzionamendua berrikusi.
  • Atzerako ispiluak eta haien doikuntza begiratu.
  • Bateria eta instalazio elektrikoa begiratu.
  • Segurtasun uhal guztien itzulera automatikoa eta inertziazko blokeoa begiratu.
  • Dagokion sasoitik kanpo, berokuntza sistema begiratu eta martxan jarri.
  • Ate eta leihoetako helduleku zein sistemak begiratu.
  • Kapota ondo ixten den begiratu.
  • Pedal eragingailuak eta haien estaldurak begiratu, eta gehiegizko lasaierarik ez daukatela egiaztatu.
  • Tresnak, ordezko piezak, eta aurreseinaleztapenerako hiruki homologatuak dauden egiaztatu.

Borde inferior

Sarbide zuzenak

Logo Applus

Partekatu zure lagunekin: