Lanbide-karrerak
Sektorean erreferentziazkoa den enpresa batekin bat egiteko talentuaren etengabeko bilaketa.
IAT KONPROMISOA
Zure lanbide-karrera bultzatu egiten dugu
Applus+ Iteuven, egunero gure enpresara talentua erakartzen saiatzen gara. Gure helburua bide-segurtasuna eta ingurumena hobetzea denez, pertsonak dira gure baliabiderik garrantzitsuenak. Berdintasuna eta etengabeko prestakuntza ardatz dituen inguru bat sustatzen dugu, gizarte-konpromisoan eta dibertsitate funtzionalean oinarrituta.
Egunero-egunero, proiektu berriak aurrera ateratzeko ahaleginak egiten ditugu gure sail guztietan hazteko eta zure moduko pertsonei lan-aukerak eskaintzeko, lana ganoraz eginez eta argiro bezeroengan pentsatuz.
Talde-lanean oinarritutako lan-ingurua sustatzen dugu, prestakuntzaren aldeko apustua egiten dugu eta zure garapen pertsonal eta profesionala bultzatzen dugu, gaitasunen dibertsitatea eta aukera-berdintasuna bermatuz.
Zure lanbide-karrera Applus+ Iteuven garatu nahi baduzu eta talde-lanaren balioan, arduran eta ikasteko gogoan sinesten baduzu, bidal iezaguzu zure curriculuma eta arretaz aztertuko dugu etengabe hazten ari den enpresa baten parte izateko zure proposamena.
Halaber, gure datu-basean gordeko ditugu zure datuak; horrela, erregistratu bezain laster posta elektroniko bidez jasoko duzun sarbide-gako pertsonal baten bidez, zure profila eguneratuta mantendu ahal izango duzu.
