Noiz egin IATa
IAT azterketaren helburu nagusia ibilgailuaren egoera orokorra eta segurtasun-elementuak egiaztatzea da.
IATa
Noiz egin behar dut nire ibilgailuaren IATa?
Ibilgailu guztiek dute ibilgailuen azterketa teknikoa egiteko beharra.
Azterketa lehenengoz egiteko mementoa eta haren maiztasunak ibilgailu-motaren eta haren antzinatasunaren araberakoak dira.
Eskatu aurretiko hitzordua iraungitze-dataren aurretik.
Lehenengo azterketa
Ibilgailu-motaren araberakoa da, bai eta haren matrikulazio-dataren araberakoa ere. Zirkulazio-baimenean aurki dezakezu.
Hurrengo azterketak
Hainbat era daude aurreko azterketa teknikoaren balioaldiaren epemuga ezagutzeko:
IAT txartelaren atzealdea.
Egindako azken azterketaren txostena.
Eranskailua.
Periodikotasuna
Ibilgailu bakoitzari dagokion periodikotasuna jarraian adierazten da.

Ziklomotorrak
1. matrikulazioa 3 urte baino gutxiago 3 urte baino gehiago |
Periodikotasuna Salbuetsita 2 urte |

Motozikleta partikularrak, kuatrizikloak eta quad-ak
1. matrikulazioa 4 urte baino gutxiago 4 urte baino gehiago |
Periodikotasuna Salbuetsita 2 urte |

Turismo partikularrak
1. matrikulazioan 4 urte baino gutxiago 4 eta 10 urte bitartean 10 urte baino gehiago |
Periodikotasuna Salbuetsita 2 urte 1 Urtebete |

Ibilgailu arinak
(3.500 kg-rainoko kamioi eta ibilgailu mistoak eta turismoen eratorriak)
1. matrikulazioa 2 urte baino gutxiago 2 eta 6 urte bitartean 6 eta 10 urte bitartean 10 urte baino gehiago |
Periodikotasuna Salbuetsita 2 urte Urtebete 6 hilabete |

Ibilgailu astunak
(Kamioiak, 3.500 kg baino gehiagoko ibilgailu mistoak eta atoiak)
1. matrikulazioa 10 urte baino gutxiago 10 urte baino gehiago |
Periodikotasuna Urtebete 6 hilabete |

Autobusak
1. matrikulazioa 5 urte baino gutxiago 5 urte baino gehiago |
Periodikotasuna Salbuetsita 6 hilabete |

Karabanak >750 kg-ko BGMa eta ≤3.500 kg-ko BGMa
1. matrikulazioa 6 urte baino gutxiago 6 urte baino gehiago |
Periodikotasuna Salbuetsita 2 urte |

Nekazaritzako traktoreak
(abiad. > 40 km/h)
1. matrikulazioa 4 urte baino gutxiago 4 eta 16 urte bitartean 16 urte baino gehiago |
Periodikotasuna Salbuetsita 2 urte Urtebete |

Gainerako nekazaritzako ibilgailuak
1. matrikulazioa 8 urte baino gutxiago 8 eta 16 urte bitartean 16 urte baino gehiago |
Periodikotasuna Salbuetsita 2 urte Urtebete |

Autokarabanak
1. matrikulazioa 4 urte baino gutxiago 4 eta 10 urte bitartean 10 urte baino gehiago |
Periodikotasuna Salbuetsita 2 urte Urtebete |

Ibilgailu berezia
(lan eta zerbitzuak ≥ 25km/h)
1. matrikulazioa 4 urte baino gutxiago 4 eta 10 urte bitartean 10 urte baino gehiago |
Periodikotasuna Salbuetsita 2 urte Urtebete |