Pneumatikoen baliokidetasunak
IAT azterketaren helburu nagusia ibilgailuaren egoera orokorra eta segurtasun-elementuak egiaztatzea da.
IATa
Egiaztatu zure pneumatikoen homologazioa
Ibilgailuaren pneumatikoak aldatu baino lehen, kontuan izan behar duzu ibilgailu-mota eta modelo bakoitzaren eskakizunak bete behar dituztela.
Gogoratu fabrikatzaileak homologatu behar dituela zure ibilgailuaren pneumatikoak eta haien neurriak, ezaugarriak, konfigurazioa eta baliokideak.
Ardatz berean, pneumatiko guztiek mota berekoak izan behar dute.
Pneumatiko baliokideak:
ZAMAREN INDIZEA
Zama-edukieraren indizeak ibilgailuaren IAT txartelean agertzen diren pneumatikoen edozeinen berdina edo hura baino handiagoa izan behar du.
ABIADURA-KATEGORIA
Abiadura-kategoriak ibilgailuaren IAT txartelean agertzen diren pneumatikoen edozeinen berdina edo hura baino handiagoa izan behar du.
HAGUNA
Muntatutako pneumatikoari dagokiona izan behar du hagunak.
INTERFERENTZIAK
Ezin da egon interferentziarik pneumatikoaren eta ibilgailuaren beste zati batzuen artean.
BIDE-ZABALERA
Ibilgailuaren IAT txartelean agertzen den bide-zabaleran, ez da gainditu behar +30 eta –30 mm-ko perdoia.
BIRAKETA-NORANZKOA
Pneumatikoaren biraketa-noranzkoa errespetatzea.
PERDOI-MARJINA
Kanpoko diametro izendatuak onartzen duen perdoia (+% 3 eta –% 3 artekoa)

FRT siglak dituzten pneumatikoak (hots, biraketa libreko pneumatikoak), ardatz eramaileetan bakarrik daude muntatuta. Ez norabidezkoetan, ez eragileetan.
Ibilgailu autopropultsatuen trakzio-ardatza edo norabidezko ardatza ez den edozein ardatz da ardatz eramailea; esaterako, gidagailua eta trakzioa aurreko ardatzean dituen ibilgailu baten atzeko ardatza.
Egiaztatu zure pneumatikoen homologazioa
Pneumatikoari buruzko informazioa:
