Pribatutasun politika
Datu-babesari buruzko oinarrizko informazioa
Tratamenduaren arduradunak
Ibilgailuak azterketa egiten duen IAT aztertokiaren arabera, hauek izango dira tratamenduaren arduradunak:APPLUS ITEUVE TECHNOLOGY, S.L.U. (Applus Iteuve).
Egoitza soziala: Parque Empresarial Las Mercedes, Calle Campezo Nº1, Edificio 3, 28022 Madril.
C.I.F.: B.-81.041.444.
APPLUS ITEUVE EUSKADI, S.A. (Applus Euskadi).
Egoitza soziala: Ugaldeguren I industrialdea, 8. lurzatia. 48170 Zamudio (Bizkaia).
C.I.F.: A48551915
Aurrerantzean, denak batera “Applus+”
Informazio gehiago
Xedeak
(a) Ibilgailuen azterketa teknikorako ordua eskatzeko zerbitzua kudeatzea, lineako zerbitzuaren ordainketa kudeatzea eta, hala badagokio, aurretiko hitzordua baieztatzeko edo gogorarazteko abisuak, azterketa-linearako zuzeneko sarbidea baieztatzeko abisuak, sarbidea izateko informazioa eta jarraibideak bidaltzea, posta elektronikoz, SMS mezuez, MMS mezuez, bat-bateko mezularitzako zerbitzuez (adib., WhatsApp) edo antzeko bitarteko elektronikoez, baita, hala badagokio, faktura formatu elektronikoan posta elektronikoz bidaltzea ere;
(b) Bezeroentzako azterketa teknikoko zerbitzua kudeatzea eta araudiak azterketa horiei eta zerbitzuaren kontabilitate-, zerga- eta administrazio-kudeaketari dagokienez eskatzen duen dokumentazioa kudeatzea;
(c) Agintari arautzaileekin eta segurtasun-kidegoekin elkarlanean aritzea aplikatzekoak diren legezko betebeharrak betetzeko beharrezkoa denean, pribatutasun-politika honen 4. atalean xedatutakoaren arabera;
(d) Ibilgailuen azterketa teknikoko zerbitzuei buruzko iradokizunak, kontsultak eta erreklamazioak kudeatzea, erantzutea eta horien jarraipen egokia egitea, telefono-deiak eginez edo posta arruntez, posta elektronikoz, SMSz, MMSz, bat-bateko mezularitzako zerbitzuez (adib., WhatsApp) edo antzeko bitarteko elektronikoez mezuak bidaliz;
(e) Eskainitako zerbitzuaren gogobetetasun-maila kudeatzea, posta elektroniko bidez inkestak eginez;
(f) Hurrengo azterketa eta azterketaren iraungipena gogorarazteko abisuak kudeatzea, telefono-deiak eginez edo posta arruntez, posta elektronikoz, SMSz, MMSz, bat-bateko mezularitzako zerbitzuez (adib., Whatsapp) edo antzeko bitarteko elektronikoez mezuak bidaliz;
(g) Bide-segurtasunari buruzko aholku praktikoak, IATren inguruko sustapenak eta deskontuak eta berezko produktu eta zerbitzuei buruzko komunikazio komertzialak aldizka ematea, posta elektronikoz, SMSz, MMSz, bat-bateko mezularitzako zerbitzuez (adib., Whatsapp) edo antzeko bitarteko elektronikoez;
(h) Izena ematen duzun zozketetan eta sustapenetan parte hartzea.
Informazio gehiago
Oinarri legitimatzaileak
- (a) Interesduna alderdi den kontratu bat egikaritzea.
- (b) Applus+ek jaramon egin behar dien indarreko legezko betebeharrak betetzea.
- (c) Interes legitimoa.
- (d) Baimena.
Informazio gehiago
Datu pertsonalak
- Identifikatzeko xehetasunak: izen-abizenak, sinadura eta, faktura eskatuz gero, IFZ.
- Harremanetarako datuak: helbide elektronikoa, harremanetarako telefono-zenbakia eta probintzia.
- Zerbitzua ordaintzeko datuak: zordunketa- edo kreditu-txartela, banku-kontuak (fakturazio geroratua erabiltzen bada).
- Beste batzuk: ibilgailuaren matrikula, bastidore-zenbakia.
- Bezeroak pertsona juridikoak badira: ordezkariaren edo sozietateko harremanetarako pertsonaren izen-abizenak, telefono-zenbakia eta harremanetarako datuak.
Nazioarteko transferentziak
Zure datu pertsonalak Europar Batasuneko legeriaren arabera datu pertsonalen babes-maila egokirik ematen ez duten herrialdeetara transferitu, eta hor gorde eta tratatu ahal dira. Berme egokiak (bereziki, kontratu-konpromisoak) ezarri ditugu zure datuak behar bezala babestuta daudela bermatzeko asmoz,
Informazio gehiago
Eskubideak
Besteak beste, datu pertsonaletarako sarbidea izateko, horiek zuzentzeko eta ezabatzeko, datu pertsonalen tratamenduaren aurka egiteko eta baimena atzera botatzeko eskubideak.
Eskubide horiek gauzatzeko, mezu elektroniko bat idatzi beharko da eta rgpdautomotive@applus.com helbidera bidali, NANaren edo nortasun-agiriaren kopia bat erantsita.
Informazio gehiago
Informazio hedatua
Informazio hau arretaz irakurtzea gomendatzen dizugu.
- 1. Zein datu pertsonal tratatzen dugu?
- 1.1 Zuk zuzenean ematen dizkiguzun datu pertsonalak
- 1.2 Beste iturri batzuetatik biltzen ditugun datu pertsonalak
- 1.3 Zuri buruz tratatzen ditugun beste datu pertsonal batzuk
- 1.4 Datu pertsonalen kategoria bereziak
- 2. Nola eta zein oinarrirekin tratatzen ditugu zure datu pertsonalak?
- 3. Zein eskubide daukazu zure datu pertsonalen gainean?
- 4. Nola eta norekin partekatzen ditugu zure datu pertsonalak?
- 5. Nola babesten ditugu zure datu pertsonalak?
- 6. Zenbat denboraz gordetzen ditugu zure datu pertsonalak?
- 7. Datuen nazioarteko transferentziak
- 8. Jarri harremanetan gurekin
- 9. Pribatutasun-politika honen aldaketak
Pribatutasun-politika honek deskribatzen du nola biltzen eta tratatzen dituen zure datu pertsonalak Applus Iteuve-k, Applus Euskadi-k, kasuan-kasuan (ibilgailuak azterketa zein IAT aztertokitan egiten duen), aurrerantzean denei batera “Applus+” deituko baitzaie, baita informazio hori nola erabili eta babesten dugun ere, eta zein eskubide daukazun zuk horri dagokionez.
Applus+ek tratamenduaren arduradun gisa bilduko eta tratatuko ditu datu pertsonalak. Applus+ekin (“Gu”) harremanetan jartzeko, politika honen 8. atalean adierazten diren gaitutako kanalak erabil ditzakezu.
Pribatutasun-politika hau zuri buruz biltzen ditugun datu pertsonal guztiei aplikatzen zaie, ibilgailuen azterketa teknikoko zerbitzuaren kudeaketari eta gure webgunearen erabilerari dagokienez. “Datu pertsonalak” pertsona fisiko identifikatu edo identifikagarri bati (“interesdunari”) buruzko informazio guztia dira; pertsona fisiko identifikagarritzat joko da nortasuna zuzenean edo zeharka ezagutu ahal zaion pertsona oro, bereziki identifikatzaile baten bidez, esate baterako, izen baten, nortasun-zenbaki baten, lineako identifikatzaile baten edo pertsona horren nortasun fisiko, kultural edo sozialaren berezko elementu baten edo batzuen bitartez.
1. Zein datu pertsonal biltzen dugu?
Zure datu pertsonalak askotariko iturrietatik biltzen ditugu, besteak beste, zuk gurekin harremanetan jartzean, harremanetarako inprimakiaren bidez edo gure webgunean eskuragarri dagoen ordua eskatzeko zerbitzuaren bitartez, zuzenean ematen diguzun informaziotik, ondoren azaltzen den moduan:
Izan kontuan legeak hala agintzen duelako edo zurekin hasi dugun kontratu-harremanaren ondorioz datu pertsonal jakin batzuk bildu behar ditugula. Informazio hori emateari uko egiten badiozu, baliteke betebehar horien betetzea ekidin edo galaraztea. Zure datu pertsonalak biltzean, datu horiek ematearen derrigortasuna eta ez emateak dakartzan ondorioak jakinaraziko dizkizugu.
1.1 Zuk zuzenean ematen dizkiguzun datu pertsonalak
Hona hemen zugandik zuzenean bilduko ditugun datu pertsonalen kategoriak:
- (a) Identifikatzeko xehetasunak: izen-abizenak, sinadura, IFZ (fakturak jaulkitzeko).
- (b) Harremanetarako datuak: telefono-zenbakia, helbide elektronikoa eta probintzia.
- (c) Zerbitzua ordaintzeko datuak: zordunketa- edo kreditu-txartelaren zenbakia, banku-kontuaren zenbakia (fakturazio geroratua erabiltzen bada).
- (d) Beste datu batzuk, hala nola: ibilgailuaren matrikula, ibilgailuaren bastidore-zenbakia;
- (e) Bezeroak pertsona juridikoak badira: izen-abizenak, helbide elektronikoa, ordezkarien edo harremanetarako pertsonen helbidea eta telefono-zenbakia.
- (f) Cookieen bidez edo gailuak identifikatzeko beste teknologia batzuen bitartez automatikoki biltzen dugun informazioa. [Cookie-politika] delakoan cookieen eta identifikatzeko teknologien erabilerari buruzko informazio gehiago aurkitu ahal izango duzu.
1.2 Beste iturri batzuetatik biltzen ditugun datu pertsonalak:
Trafikoko Zuzendaritza Nagusitik zuri buruzko datu pertsonalak biltzen ditugu: izen-abizenak, NAN zenbakia, bastidore-zenbakia, ibilgailuaren matrikula eta derrigorrezko aseguruari buruzko informazioa.
Applus+ ez den beste erakunde batekin aldekoa ez den azterketa bat egin baduzu eta bigarren azterketa gure aztertokietako batean egin nahi baduzu, beste enpresatik bilduko ditugu zure espedienteko datuak, zerbitzua eman ahal izateko.
Azterketa teknikoko txartela galdu duzulako edo beste edozein arrazoirengatik kopia eskatzen badiguzu, probintziako trafiko-buruzagitzari edo ibilgailua matrikulatuta dagoen tokiko udalari eskatuko diogu txartel horrek duen informazioa.
1.3 Zuk hirugarrenei buruz ematen dizkiguzun datu pertsonalak
Applus+i datu pertsonalak ematen dizkiozunean, adibidez, hirugarren pertsonen harremanetarako informazioa, ibilgailuaren matrikula edo haiei buruzko beste edozein datu, zu izango zara pertsona horiei beren eskubideak jakinarazteko eta, beharrezkoa denean, haien datu pertsonalen tratamendurako (lagapenak barne) berariazko baimena lortzeko arduraduna, beharrezkotzat jotzen denaren arabera eta datu-babesaren arloan bidezkoa den toki-legeriari jarraituz, politika honetan ezartzen den moduan.
2. Nola eta zein oinarrirekin tratatzen ditugu zure datu pertsonalak?
Zuri buruz biltzen ditugun datu pertsonalak ondoren adierazten diren xedeetarako eta oinarri legitimatzaileekin erabiltzen eta tratatzen ditugu:
- (a) Zure datu pertsonalak zurekin dugun kontratu-harremana betetzeko xedearekin tratatuko ditugu, honako hau egin ahal izateko:
- Ibilgailuen azterketa teknikorako hitzordua eskatzeko zerbitzua kudeatzea, aurretiko hitzordua baieztatzeko edo gogorarazteko abisuen kudeaketa barne, posta elektronikoz, SMS mezuez, MMS mezuez, bat-bateko mezularitzako zerbitzuez (adib., WhatsApp) edo antzeko bitarteko elektronikoez.
- Lineako zerbitzuaren ordainketa kudeatzea, azterketa-linearako zuzeneko sarbidea baieztatzeko abisuen, informazioaren eta sartzeko jarraibideen bidalketa barne, SMS mezuez, MMS mezuez, bat-bateko mezularitzako zerbitzuez (adib., WhatsApp) edo antzeko bitarteko elektronikoez, baita faktura formatu elektronikoan posta elektronikoz bidaltzea ere.
- Bezeroentzako azterketa teknikoko zerbitzua kudeatzea eta araudiak azterketa horiei eta zerbitzuaren kontabilitate-, zerga- eta administrazio-kudeaketari dagokienez eskatzen duen dokumentazioa kudeatzea.
- (b) Era berean, zure datu pertsonalak tratatuko ditugu Applus+ek jaramon egin behar dien indarreko legezko betebeharrak ezin hobeki betetzen direla bermatzeko helburuarekin eta beharrezkoa denean agintari arautzaileekin eta segurtasun-kidegoekin elkarlanean aritzeko, pribatutasun-politika honen 4. atalean xedatutakoaren arabera:
- Zure datu pertsonalak eta beste edozein informazio osagarri komunikatzeko, agintariek edo erakunde eskudunek egindako eskaerei erantzunez, legeria aplikagarrian edo segurtasun-kidegoetako agenteek beren funtzioak betetzean xedatutakoaren arabera.
Applus+ek kasuan-kasuan jaramon egin behar dien legezko betebehar horiek betetzeko eskatzen da ibilgailuen azterketa teknikoko zerbitzua emateko behar direnak betetze aldera, besteak beste, ibilgailuen azterketa teknikoa arautzen duen urriaren 23ko 920/2017 Errege Dekretua, bat datozen gainerakoak eta Applus+i aplikatzekoa den beste edozein;
- Zure datu pertsonalak eta beste edozein informazio osagarri komunikatzeko, agintariek edo erakunde eskudunek egindako eskaerei erantzunez, legeria aplikagarrian edo segurtasun-kidegoetako agenteek beren funtzioak betetzean xedatutakoaren arabera.
- (c) Zure datu pertsonalak gure interes legitimoan oinarrituta tratatuko ditugu, xede hauetarako:
- Etorkizunean azterketa-zerbitzua kudeatzeko eta hobetzeko, hurrengo azterketa eta azterketaren iraungipena gogorarazteko abisuak bidaliz, telefono-deiez, posta arruntez, SMS mezuez, MMS mezuez, bat-bateko mezularitzako zerbitzuez (adib., WhatsApp) edo antzeko bitarteko elektronikoez,
- Gure webgunea administratzeko;
- Zure iradokizunak, kontsultak eta erreklamazioak ebazteko;
- Gure webgunearen eta IT azpiegituraren segurtasuna eta osotasuna babesteko;
- Posta elektronikoz inkestak bidaltzeko, kalitatea kontrolatzeko xedeekin.
- Gure zerbitzuak nola erabiltzen dituzun ulertzeko, horrela gure webgunean eskuragarri dauden funtzionaltasunak, errendimendua eta euskarria hobetu eta garatzen jarraitu ahal izango baitugu; horrek gure bisitariei buruzko estatistika-informazio anonimoa ematea ekar dezake (baina informazio hori ezingo da erabili erabiltzaile zehatzik identifikatzeko);
- Pribatutasun-politika honen 4. atalean aipatutakoaren arabera, besteak beste, gure enplegatuetako, agenteetako, bazkide komertzialetako edozeini edo Applus Taldeko beste enpresa batzuei, datu pertsonalak tratatzen dituztenei, emateko, pribatutasun-politika honetan zehaztutako xedeekin;
- Hirugarren zerbitzu-emaileek eta guk kontratatutako hornitzaileek datu pertsonaletarako sarbidea eduki ahal izan dezaten, pribatutasun-politika honetan zehaztutako xedeak betetzeko behar diren zerbitzuak eman diezazkiguten;
- Hirugarrenentzako edozein komunikaziotarako, due diligence prozesuen zati gisa behar denaren arabera, kide garen enpresak berregituratzeko eragiketen testuinguruan, pribatutasun-politika honen 4 (d) atalean xedatutakoarekin bat etorriz;
- (d) Zure datu pertsonalak xede hauetarako tratatuko ditugu, baldin eta aurretik baimena eman baduzu:
- Izena ematen duzun zozketetan eta sustapenetan parte hartzeko;
- Bide-segurtasunari buruzko aholku praktikoak, IATren inguruko sustapenak eta deskontuak eta Applus+ek eskainitako berezko produktu eta zerbitzuei buruzko komunikazio komertzialak bidaltzeko;
- Zure datu pertsonalak ematen dizkiguzun unean jakinarazten zaizun beste edozein xedetarako, baldin eta aurretik tratamendu zehatz bakoitzerako baimena eman badiguzu.
3. Zein eskubide daukazu zure datu pertsonalen gainean?
Eskubide jakin batzuk dauzkazu zure datu pertsonalei dagokienez, toki-legeriak xedatutakoa gorabehera. Eskubide hauek dira, besteak beste:
- Zure datu pertsonalak nola tratatzen ari garen jakitea eta Applus+ek edo taldeko beste sozietate batzuek zuri buruz dauzkaten datu pertsonaletarako sarbidea izatea, kasuan-kasuan;
- Datu pertsonal okerrak edo osatugabeak zuzentzeko eskatzea;
- Zure datu pertsonalak ezabatzeko eskatzea datuok bildu ziren xedeetarako beharrezkoak ez direnean, legeria aplikagarriaren arabera;
- Zure datu pertsonalen tratamendua mugatzea, inguruabar jakin batzuetan (kasu horretan, Applus+en eskubideak gauzatzeko edo aldezteko soilik erabiliko ditugu datu pertsonalak, kasuaren arabera);
- Zure datu pertsonalen tratamenduaren aurka egitea, inguruabar jakin batzuk kontuan hartuta eta zure egoera bereziarekin zerikusia duten arrazoiak direla medio (kasu horretan, aginduzko arrazoi legitimoengatik edo Applus+en eskubideak gauzatzeko edo aldezteko soilik erabiliko ditugu datu pertsonalak, kasuaren arabera).
- Datuen eramangarritasunerako eskubidea erabiltzea; horren bidez, datu pertsonalak baliatzeko oztoporik gabe zeure xedeetarako eta zenbait zerbitzutarako erabiltzeko moduko formatu elektroniko batean jaso eta berrerabili ahal izango dituzu, baita hirugarren bati transmititzeko ere.
- Tratamendu jakin bati dagokionez eman duzun baimena edozein modutan atzera botatzea.
Gomendatzen dizugu zure informazio pertsonala eguneratzeko edo zuzentzeko gurekin harremanetan jartzea, hura aldatu bezain laster, edo zuri buruz dauzkagun datuak okerrak badira.
Applus+ek, kasuaren arabera, konpromisoa hartzen du zure datu pertsonalak pribatutasun-politika honetan azaldutakoaren arabera eta legeria aplikagarriari jarraituz babesteko. Kontsultaren bat egin nahi baduzu edo zure eskubideak erabiltzeko moduari buruzko informazio gehiago eskatu nahi baduzu, ez izan zalantzarik gurekin harremanetan jartzeko, helbide elektroniko honen bidez.
4. Nola eta norekin partekatzen ditugu zure datu pertsonalak?
Applus+ek inguruabar hauetan partekatuko ditu zure datu pertsonalak hirugarrenekin:
- (a) Zerbitzu-emaileak eta bazkide komertzialak. Zure datu pertsonaletarako sarbidea ahalbidetuko diegu gure zerbitzu-emaileei eta bazkide komertzialei, besteak beste bezeroarentzako arreta-zerbitzua (adibidez, call centerra erabiltzekoa, SMSak edo mezu elektronikoak bidaltzekoa), administrazio-zerbitzuak (adib., fakturak kudeatzekoa), banku-zerbitzuak (adib., zerbitzuak zordunketa- edo kreditu-txartelen bidez kobratzeko ordainketa-pasabidea eskuragarri jartzekoa), informatika-zerbitzuak (adib., datu-baseak edo softwareak kudeatzekoa), auditoretza-zerbitzuak eta egiaztapenekin zerikusia dutenak zein zerga-, aseguru- edo lege-zerbitzuak ematen dizkigutenei.
- (b) Applus+ Taldeko erakundeak. Applus+ ek eman dizugun zerbitzuaren fakturazioari buruzko zure datu pertsonalak parteka ditzake Applus+ Taldeko beste konpainia batzuekin, ekonomia-, zerga-, administrazio-kudeaketako xedeetarako eta albiste eta barne-ikerketako helburuetarako. Esteka honen bidez, Applus+ Taldeko erakundeen zerrenda kontsulta dezakezu: www.applus.com/appluscompanies
- (c) Segurtasun-indar eta -kidegoak, epaileak eta auzitegiak, erakunde arautzaileak, gobernu-agintariak edo bestelako hirugarren eskudunak. Zure datu pertsonalak hirugarren horiekin partekatu ahal izango ditugu legezko edo arauzko betebehar bat betetzeko edo bai geure eskubideak bai hirugarrenen eskubideak beste edozein modutan babesteko beharrezkoa denean.
- (d) Aktiboen erosleak eta fusioa. Gure aktibo eta negozio guztiak edo ia guztiak erosten dituen edo eskualdatzen dizkiogun edozein hirugarrenekin edo fusio, finkapen, integrazio edo antzeko berregituraketa bat egiten dugunekin partekatuko ditugu zure datu pertsonalak. Salmenta edo eskualdaketa hori gertatzen bada, arrazoizko ahalegin guztiak egingo ditugu zure datu pertsonalak eskualdatzen dizkiogun erakundeak pribatutasun-politika honekin bat etorriz tratatzen dituela bermatzeko.
Negozio global baten zati gisa dihardugunez, arestian aipatutako hartzaileak zure jurisdikziotik kanpo (edo zerbitzuak ematen ditugun horretatik kanpo) egon daitezke, baita Europar Batasunetik (“EB”) kanpoko hirugarren herrialdeetan ere, eta horiei dagokienez uste da ez dutela datu pertsonalen babes-maila egokirik ematen. Mesedez, ikusi “Datuen nazioarteko transferentziak” atala informazio gehiago jasotzeko.
5. Nola babesten ditugu zure datu pertsonalak?
Tratatutako datu pertsonalen arriskurako egokia den segurtasun-maila bermatzeko neurri teknikoak eta antolamendu-neurriak ezartzen ditugu. Neurri horien xedea datu pertsonalen etengabeko osotasuna eta konfidentzialtasuna bermatzea da. Neurri horiek aldizka ebaluatzen ditugu, tratamenduaren segurtasuna bermatzeko asmoz.
6. Zenbat denboraz gordetzen ditugu zure datu pertsonalak?
Zurekin harremana dugun bitartean eta une horretatik aurrera bost (5) urteko aldian gordeko ditugu zure datu pertsonalak. Tarte hori igarotakoan, legea betetzeko horretara behartuta bagaude edo datu pertsonalak gordetzeko arrazoiz eskatzen duten erreklamazioak edo kexak ebazteke badaude soilik gordeko ditugu zure datu pertsonalak.
Tratamenduaren xedea zozketetan edo antzeko sustapenetan parte hartzea bada, zozketa edo sustapen zehatzean izena ematen duzunetik hori burutu eta urte bat (1) igaro arteko denborara mugatuko da gordetzeko aldia.
7. Datuen nazioarteko transferentziak
Zure datu pertsonalak Europar Batasuneko legeriaren arabera datu pertsonalen babes-maila egokirik ematen ez duten herrialdeetara (adibidez, Filipinetara edo Ameriketako Estatu Batuetara) transferitu, eta hor gorde eta tratatu ahal dira.
Berme egokiak (bereziki, kontratu-konpromisoak) ezarri ditugu, legezko betekizun aplikagarrien arabera, zure datuak egokiro babestuta daudela bermatzeko asmoz, Europako Batzordeak onetsitako ereduzko kontratu-klausuletan oinarrituta. Hemen kontsultatu ahal izango dituzu:
- Erkidegoko datu pertsonalak hirugarren herrialdeetara transferitzeko ereduzko kontratu-klausulak (tratamenduaren arduradunen arteko transferentziak): 2004/915/CE Erabakia
- Datu pertsonalak hirugarren herrialdeetan kokatutako tratamenduaren arduradunei transferitzeko ereduzko kontratu-klausulak: 2010/81/UE Erabakia
Berme egoki horiei buruzko informazio gehiago eskuratzeko, jarri harremanetan gurekin politika honen 8. atalean azaltzen den moduan.
8. Jarri harremanetan gurekin
Applus+, kasuaren arabera, datuen tratamenduaren arduraduna da biltzen eta tratatzen ditugun datu pertsonalei dagokienez.
Zure datu pertsonalen tratamenduaren inguruko galderak edo zalantzak badauzkazu, jarri harremanetan gurekin helbide honen bitartez: rgpd.automotive@applus.com.
Zurekin elkarlanean aritzeko konpromisoa daukagu, pribatutasunarekin zerikusia duen edozein erreklamazio edo zalantzari dagokionez bidezko ebazpen bat lortze aldera. Hala ere, zure erreklamazio edo zalantzarekin lagundu ezin izan dizugula uste baduzu, Datuak Babesteko Espainiako Bulegoan erreklamazio bat aurkezteko eskubidea edukiko duzu, haren webgunearen bidez: www.agpd.es.
9. Pribatutasun-politika honen aldaketak
Pribatutasun-politika honen kopia bat eskatzeko eskubidea daukazu, arestian aipatutako harremanetarako datuak erabiliz. Pribatutasun-politika hau noizbehinka alda daiteke, beharrezkotzat jotzen denaren arabera.
Pribatutasun-politika hau aldatzen badugu, pribatutasun-politikaren aldaketak jakinaraziko dizkizugu tratamenduaren ezaugarrietan funtsezko eragina daukatenean edo beste era batean zugan funtsezko eragina daukatenean. Aurrerapen nahikoarekin jakinaraziko dizugu, zure eskubideak (adibidez, besteak beste, tratamenduaren aurka egitekoa) erabiltzeko aukera izan dezazun.
Era berean, eta Applus+ edozein tratamendu-jarduera burutzeko baimenean oinarritzen den heinean, baimena eskatzen dizugula ziurtatuko dugu, arestian aipaturiko aldaketek kasuan kasuko tratamenduan funtsezko eragina eduki dezaketenean, aldaketa horiek gauzatu baino lehen.
Maiatza 25, 2018