Gure cookie-en eta hirugarrenen cookie-en bidez, gure zerbitzuak hobetu egin ditzakegu. Gure webgunea erabiltzen baduzu, onartu egiten duzu cookie-en erabilera. Informazio gehiago Aceptar
Together beyond standards

Applus+ Iteuveri buruz

Gure errepideetako bide-segurtasuna eta ingurumena hobetzeko egiten dugu lan

IAT KONPROMISOA

IATrekin konprometituta

Applus+ Iteuvek erabiltzaileekin, automobilen sektoreko profesionalekin eta administrazio publikoekin elkarlanean dihardu gure errepideetako bide-segurtasuna eta ingurumena hobetzeko, ibilgailuen azterketa tekniko guztiak inpartzialtasunez, independentziaz eta bikaintasunez egiten direla ziurtatuz.

Applus+ Automotive

Bideo

Misioa eta ikuspena

 

Segurtasuna

Ibilgailuen azterketa teknikoaren bidez errepideko zirkulazioaren erabiltzaile guztien segurtasuna bermatzea.

Independentzia

Egiten ditugun azterketa guztiak inpartzialak, independenteak eta isilpekoak direla bermatzen dugu.

 

Balioak

Bezeroarengan pentsatzea

Gure jarduera guztien oinarrian, zerbitzua emateko bokazioa eta gure bezeroen asebetetasuna daude.

Bikaintasuna

Ematen dugun zerbitzua bikaina izatea gure lehentasuna da.
Hori lortzeko, kudeaketa-sistema integral batekin egiten dugu lan, eta horren barruan, gure oinarrizko jarduera-printzipioak hauek dira: bezeroengan pentsatzea, lidergoa, pertsonen parte-hartzea, ingurunea babestea, etengabeko hobekuntza eta berrikuntza.

Printzipio horiek bermatzeko, ondokoa egin dugu:

  • Ibilgailuen azterketa teknikoaren jarduera gauzatzeko gaitasun teknikoa dugula bermatzen duen ziurtapena eman digu Egiaztatze Erakunde Nazionalak, UNE-EN ISO/IEC 17020:2004 arauaren irizpideei jarraikiz.
  • Taximetro-gailuak egiaztatzeko jarduerak gauzatzeko ziurtapena eman ditu Egiaztatze Erakunde Nazionalak, 889/2006 Errege Dekretuaren II. eranskinean xedatzen diren eskakizunen arabera.
  • Halaber, gure kudeaketa-sistema UNE-EN-ISO 9001:2008 arauaren eskakizunen arabera ziurtatu dugu.
  • Gizarte jasangarri batera iristeko dugun gogoak ingurumen-ziurtapena lortzera bultzatu gaitu, UNE-EN-ISO 14001:2004 araudiaren arabera.

Gure erakundearen ustez, ahalegin horiek guztiek gure ametsa eta izateko arrazoia betetzen lagundu behar digute; hau da, herritarren bide-segurtasuna zaintzea eta gure errepideetako istripu-arriskuak murriztea.

Horregatik guztiagatik, poza ematen digu gure lanak helburu hori betetzen laguntzen duela jakiteak.


Malgutasuna

Inguruaren etengabeko aldaketetara moldatzen gara, merkatuaren beharrak asetzeko.


Berrikuntza

Etengabe proba pilotuak egiten ditugu, teknologiak probatzeko eta, ondoren, gure Applus+ Iteuve aztertokietan ezarri ahal izateko.

Applus+ Iteuveren bloga
Joan blogera
Carreras Profesionales
Applus+ Automotive
Harpidetu zaitez Applus+ Iteuve albiste buletinera
Applus+ Iteuve erantzun egiten du

Estamos a su disposición para resolver sus dudas y sugerencias en nuestros canales de Twitter y Facebook. Le esperamos.