IAT zerbitzua
IAT azterketaren helburu nagusia ibilgailuaren egoera orokorra eta segurtasun-elementuak ezagutzea da.
IAT-A 10 urratsetan
IAT azterketaren funtsezko helburua hauxe da: ibilgailu batek barruan doazen bidaiarientzako eta bide publikoan dauden gainerako pertsona edo elementuentzako arriskurik eragin gabe zirkulatzen jarrai dezan, bere egoera orokorrak eta segurtasun-elementuek gutxieneko mantentze-baldintza batzuk betetzen dituzten ikustea. Halaber, ibilgailuak ingurumena errespetatzeko gutxieneko eskakizunak betetzen dituela egiaztatzen da.
Azterketa egitean, IAT aztertokietan azterketak egiteko gidaliburuan azaldutako irizpide teknikoei jarraituko zaie.
IAT azterketa Applus+ Iteuveren aztertoki batean eginda, IAT eguneratuta izango duzu eta zerbitzurik onena jasoko duzu. Horrela, gainera, zure autoak arduraz gidatzeko beharrezkoak diren segurtasunaren eta ingurumenarekiko errespetuaren inguruko eskakizunak betetzen dituela ziurtatuko duzu.
1. urratsa
Azterketa-eskaera
Applus+ Iteuve aztertokira iristean, ibilgailuaren dokumentazioa bulegoetara eraman behar duzu; bertan, gure langileek atsegin handiz lagunduko dizute ibilgailua aztertzen.
2. urratsa
Isuri kutsagarriak
Isuri kutsagarrien mailak neurtuko ditugu, bai eta zarata-maila ere (motozikleta eta ziklomotorren kasuan), ezarritako mugak gainditzen ez direla ziurtatzeko.
3. urratsa
Kanpoaldea
Beira-garbigailu eta beira-ikuzgailuek behar bezala funtzionatzen dutela egiaztatuko dugu, eta ateen eta haien mekanismoen egoera egokia dela ireki eta itxi ahal izateko. Era berean, egiaztatu egingo dugu beirak dagokion moduan homologatuta daudela, ikusmen-eremuari eragiten dion pitzadurarik ez dutela eta atzerako ispiluen kopurua egokia dela, egoera onean daudela eta behar bezala finkatuta daudela.
4. urratsa
Barrualdea
Egiaztatu egingo dugu eserlekuak egokiak direla, karrozerian behar bezala ainguratuta daudela eta arauzko segurtasun-uhalak dituztela, eta arreta bereziz ziurtatuko dugu ondo funtzionatzen dutela eta finkatze- eta ainguratze-sistemen egoera ona dela. Haurrak lotzeko sistemarik badago, egokia dela egiaztatuko dugu.
5. urratsa
Argiztapena eta seinaleztapena
Argi-doigailuaren bidez, ibilgailuaren argien kontserbazio-egoera eta doikuntza egiaztatu ahal izango dugu, gauez harekin modu seguruan gida daitekeela ziurtatzeko.
6. urratsa
Esekidura
Esekidura-bankuaren bidez, esekiduraren eraginkortasuna, egoera eta oreka egiaztatuko dugu, ibilgailua martxan dagoela.
7. urratsa
Balaztak eta gidagailua
Frenometroa erabilita, balazten oreka egiaztatuko dugu.
8. urratsa
Lasaierak detektatzeko plakak
Ibilgailua geldi dagoela, martxan egongo balitz egingo lituzkeen mugimenduak simulatuko ditugu. Horrela, higadura-maila egiaztatu ahal izango dugu hainbat sistematan; esaterako, esekiduran, gidagailuan eta balaztetan.
9. urratsa
Azterketa konponketa-zuloan
Konponketa-zuloaren bidez, zehaztasun handiz egiazta ditzakegu ibilgailuaren ardatzak, txasisa, balaztak, gidagailua eta esekidura.
10. urratsa
Azterketaren amaiera
Azterketa amaitutakoan, emaitzak jakinaraziko dizkizugu. Autoak azterketa gainditu badu, aztertzaileak txostena eta IAT eranskailua emango dizkizugu. Akats larriak edo oso larriak baldin baditu, zein diren eta noiz itzuli beharko duzun adieraziko dizugu.
ITV Express
Pieza eta alferrikako itxaroteak saihestu nahi badituzu, hitzordu bat egin dezakezu linean eta gure Applus orrian.
ITV VIP
Pieza eta alferrikako itxaroteak saihestu nahi badituzu, hitzordu bat egin dezakezu linean eta gure Applus orrian.
ITB Bloga
Applus+ Iteuve bloga informazio iturri bikaina da ibilgailuen ikuskapen teknikoaren azken joeren berri izateko.